XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baitipait, dakigunean, zibilizazio-mota horiek jabe nagusi guti batzuen faboretan direla.

Manikeismoa salatzen zaio iraultzari. Eta arrazoiz.

Eta aurkaerreboluzioa? Découflé-ren ustetan Iraultza sarritan manikeismo hutsal batetaz kutsatua (...) baldin badago, kontrairaultza manikeismo orokor batetaz egina dago eta bere proiektoaren oinarrizko kategoria gisa arrazoinatua (1) Ikus aip. lib. 122 hor..

7.2. Kontrairaultzaren iritziak
Kontrairaultza iraultzari barnetik lotua dago.

Eta nori ez gertakizun gisa bakarrik.

Filosofia eta pentsakera bezala ere bai, eta bereiziki honela.

Kontrairaultzak iraultza nola epaitzen eta ulertzen duen ikertuko dugu.

7.21. Jatorrizko bekatuaren fruitua da iraultza.

Zergatik iraultza? Gizonaren izakera bekatariagatik.

Denbora berean, ondorioa eta zantzua da.

Animalia ezin daiteke aske utz.

Sena eta grina, ondo lotu behar dira.

Iraultza zer den? Grina txarra, erantzungo dizu Rougemont-eko Denis-ek. Eta harekin beste askok.